Garua, Bilbo eta Bizkaiko Tango Elkartea
Gure Elkartea
Garuak Bilboko eta Bizkaiko Tango zaleak biltzen ditu, maila eta interes guztietako jendea elkartuz, eta topagune bat eskaintzen du tangoa ikasteko, praktikatzeko, dantzatzeko eta gozatzeko, eskolak, dantzak, erakustaldiak eta kultura-ekitaldi bereziak antolatuz. 1995az geroztik, kalitate handiko astez asteko eskolak sustatu ditugu, nazioartean ezagunak diren irakasleekin.
Urte hauetan guztietan, milongak, tango-ekitaldiak, jaialdiak, kaleko dantzak eta irakasle gonbidatuekin egindako tailer bereziak ere antolatu ditugu.

Gure helburua tangozaleei laguntzea eta tangoa zabaltzen eta sustatzen laguntzea da: klaseak, milongak eta tango-ekitaldiak antolatuz, bai eta gure inguruko profesional eta erakundeentzako erreferentzia-leku bat sortuz. Lana guztiz boluntarioa da.
Garua irabazi-asmorik gabeko elkartea da, bazkideen lan altruistari, urteko kuotei eta antolatutako jardueretan tangozaleen parte-hartzeari esker eusten diona. Kudeaketa batzar bidez aukeratutako bazkide boluntarioen batzorde baten esku dago.
Jarduera historikoa
Hiru hamarkadatan zehar klaseak, tailerrak, milongak, jaialdiak eta topaketak, kontzertuak, argazki-erakusketak, erakustaldiak eta bideo promozionalak antolatu ditugu.
Bilboko eraikin eta kokaleku esanguratsuetan izan gara: Boulevard-a, Hogar Navarro, Azkuna Zentroa (lehen Alhóndiga), Bilboko Kasinoan, Abando eta La Concordiako geltokietan, BBK aretoan eta Antzokia kafetegian. Era berean, Bilboko hainbat hoteletan ere aritu gara: Avenida, Ercilla, Gran Hotel Bilbao, Indautxu, baita Getxoko Igeretxe eta Orduñako Orduña Plaza ere. Bizkaiko udalerri askotan ibili gara, batez ere itsasadarraren bi aldeetan.
Azkenik, hainbat bideo promozional ekoitzi ditugu Bizkaia eta Tangoa eta Tangoaren eta Aurreskuaren arteko fusioa gaietan, besteak beste; horiez gain, argazki-erakusketak eta irrati zein telebista programetan egindako lankidetzek jarduera sorta zabala osatzen dute.

Garuarekin bat egin nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan