Tangoa

Tangoa, musika eta dantza, Ro de La Plata-n, Argentina eta Uruguairen arteko elkargunean, egindako kultura eta ohitura nahasketa baten semeak, etorkinen erritmo eta izpirituarekin. Tangoa, bertako joerekin bat egin zuten erritmo afrikarren ondorengoa da. Lehenengo kandombea izan zen, gero milonga, ondoren tangoa. Lunfardoa, garai hartako auzo baxuen jargoia, izan zen bere lehen hizkuntza, baina bere espiritu apal eta “arrabaleroa” bere benetako jaiotza marka izan zen, orain mundu osoan ezaguna den erritmo bat sortuz, pertsonak eta kulturak hurbiltzen dituena.


Garua

Garua, gure txirimiriaren antzeko euri mehe hori da, Anibal Troiloren tangoari izena eman ziona, honen hizkia, bakardade eta tristuraz betea dagoelarik, eta honela aldarrikatzen duena:

"Gau gogaikarri eta hotza! Haizeak damutu egiten du. Ilunpetako putzua dirudi gauak, eta ni, itzalean, oso motel noa! Bitartean, garua areagotu egiten da nire bihotzean dituen arantzekin.

Gau hotz eta neurean, beti gauza bera gogoan, amildu egiten naiz, eta erauzi, baztertu eta ahaztu nahi badut ere, gehiago gogoratzen dut ".